Seleccionar página

"The social dilemma" iritzi artikulua

the social dilemma netflix documental

The Social Dilemmak sare sozialen negozio-eredua eta haren eragin globala kritikatzen ditu. Bere mezu nagusia da plataforma horiek, komunikaziorako erabilgarriak izan arren, irabaziak maximizatzeko diseinatuta daudela. Eta ez ditugu tresna gisa ikusi behar, baizik eta helburu propioa dutela, ez daude diseinatuta guk erabiltzeko doan.

Dokumentalak ohartarazten du sare sozialekin lotutako arazoak ez direla istripuak edo akats teknikoak; arreta lehenesten duen nahitako diseinu baten ondorio zuzenak dira. Horren ondorioz, sare sozialek desberdintasunak eta zatiketak islatu dituzte gizartean. Jasotzen dugun informazioari buruzko erabakiak algoritmoen eskuetan jartzean, pentsamendu kolektiboa nola moldatzen ari den azaltzen du dokumentalak.

Nire ustez, dokumentalak sare sozialen eta Interneten errealitatea azaltzen duela uste dut, eta gain-gainean ez ditugula sare sozialak ezagutzen uste dugun bezainbeste ezagutzen, badakigu denbora asko eskaintzen diegula, eta kaltegarri izan daitezkeela, baina ez dugu inolako neurririk ezartzen aplikazio horien erabilera murrizteko, eta horiek, epe luzera, banaka eta sozialki eragingo digute; izan ere, aplikazio horiek kontrolatzen dakitela uste dugu, eta haiek kontrolatzen gaituzte.