BRANDING DAY
Urriaren 3an, Bilboko Euskalduna Jauregian Branding Day ekitaldia ospatu zen, Cadena SER-ek antolatuta. Aurten, adimen artifizialak (AA) branding-ean duen eragina izan zen gai nagusia, eta hainbat adituk adimen naturalarekin duen harremanaz ere hausnartu zuten. Jardunaldian, marketin, teknologia eta sormen arloko profesionalek parte hartu zuten, eta haien iritzi eta esperientziek AA-ren erabilerari buruzko ikuspegi berriak eskaini zizkiguten.
Kongresuko eztabaida nagusietako bat izan zen nola aldatu duen AA-k marken eta bezeroen arteko interakzioa. Hitzaldietan hainbat tresna aipatu ziren, hala nola asistentzia birtualak, gomendio-algoritmoak eta eduki pertsonalizatuak, guztiak bezeroen esperientzia hobetzeko sortuak. Honek erakusten du teknologiak marka baten eta publikoaren arteko lotura sendotu dezakeela, baina, aldi berean, giza faktorearen garrantzia ez dela galdu behar.
Pertsonalki, gehien harritu ninduen puntua izan zen hizlariek nabarmendu zutela AA-ren eta adimen naturalaren arteko oreka mantentzearen garrantzia. AA-k datu ugari aztertzeko ahalmena du, baina oraindik ez du enpatiarik, intuiziorik edo benetako sormenik. Esaterako, algoritmo batek mezu bat pertsonaliza dezake, baina benetako erronka da mezu horrek pertsonen emozioetan eragitea. Hortaz, AA ez da marken esentzia sortzeko tresna nagusia izan behar, baizik eta osagarri bat.
Ponente batek adierazi zuen AA tresna indartsua dela datu-analisi azkarrerako, baina ezin duela ordezkatu gizakiaren sormena eta enpatia. Adibidez, IA batek milaka bezero azter ditzake eta haien gustuetara egokitutako iragarkiak sortu, baina giza marketin talde batek bakarrik sor dezake markaren benetako nortasuna eta balioak transmititzen duen kanpaina.
Horrek erakusten du markek AA erabil dezaketela estrategiak optimizatzeko, baina arrakastatsuak izan nahi badute, emozioekin konektatzeko gai izan behar dute. Gero eta digitalizatuagoa den mundu honetan, konfiantza eta sormen originala mantentzen dituzten markak izango dira nabarmentzen direnak.
Branding Day Bilbao ekitaldian argi geratu zen AA ez dela marketinaren etorkizuna bere horretan, baizik eta erreminta osagarri bat. Teknologia tresna indartsua da datuak aztertzeko eta pertsonalizazioa hobetzeko, baina gizakiaren intuizioa, sormena eta enpatia ezinbestekoak dira marka bat benetan bereizteko. Etorkizuneko erronka izango da bi elementu hauek orekatzea: ba al dakite markek AA aprobetxatzen, aldi berean beren esentzia galdu gabe?